XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Dena hasten da goiz normal, arrunt batean, Andoni Agirreren etxean.

Pakete bat heltzen da zientzilari batentzat, Agirre jaunarentzat, Tamaloin laborategiko zientzilari bat.

Eta horrela hasten da historia beldurgarri hau... AGOTAREN MADARIKAZIOA!!.

Pakete bat Agirre jaunarentzat Niretzat? Eskerrik asko.

O! Bai Hilarri polita.

Baina Agirre jauna ez da bakarra.

Bere lankide baten etxera heltzen da beste pakete bat....

Pakete bat Antxon Lopezentzat... Eta pakete berdina heltzen da laborategiko beste zientzilarientzat....

Handik hiru egunera zientzilari guztiak koman daude. Zer daukate? Inork ez daki.

Zientzilari horiek bakarrik dakite laborategiko oso formula garrantzitsu bat eta orain laborategiak geldirik daude.

Laborategiko buruak elkartzen dira eta erabaki bat hartzen dute: Hau oso Harrigarria da! Detektibe on bat kontratatu behar dugu. Ona? Onena!.

Bai lan hau pertsona argi eta gogor batentzat izango da, onenarentzat... Bayler Doorentzat! Dudarik ala, txo?.

Argituko du gure heroiak Hilarri madarikatuaren misterioa? Segi euskara ikasten eta aurkituko duzu erantzuna!!.